XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zaldiaran Gasteiz`tik oso gertu dagon mendi bat da.
Gauza arintzeko edo, Alfonso X`nak alakoxe lege berezi bat eman zion TREBIÑO`ri: Bide-sari guztiak ordaintzetik libre gelditzen zirala, alegia, trebiñotar guztiak.
Orrelaxe gizaldiz gizaldi, urtez urte ta aitaren semearen semera gaur arteraño.
Egun Najera`ko Dukea da TREBIÑO`ko nagusi.
TREBIÑO`ko biztanleak, bertako auzoen antzera, bi Estadutan banatzen dira: nobleak eta orokor edo jeneralak (banaketa au Araba`ko Anaidi batzuetan ere ba-da ta Castilla`n orokorra da).
Nobleak, urteoro, uztaillaren 25`an egiten dute beren billera ta Trebiño`n bildu ere biltzen dira.
Geiagotan biltzen ba`dira Franco errian biltzen dira.
Estadu orokor edo jeneralak, berriz, Pedroza`n egiten dute beren billera.
Garai batean bezala, orain ez dago asteroko azoka ta peririk TREBIÑO`n.
Asteroko ordez, urtean iru bider egiten dute.
Lenengoa, Ekainillaren lenengo larunbata eta urrengo igandean.
Bigarrena, Iraillaren lenengo larunbata ta urrengo igandean eta, azkenik, irugarrena, Gabonillaren 13`an eta au txerriena izaten da.
Eta aurrerantz, zer?Ona emen koska.
Koska ta ez nola naikoa, gaiñera.
Zeiñek jarraituko du TREBIÑO`ko lurretan agintzen?.
Zalantzarik gabe ori euren eskuetan dago.
Baiña, askatasunik izango al dute aukera bat egiteko?.
Bi Udaletxeak agertu dute beren iritzia ta asmoa: Araba`rengana elkartu nai dutela ta orrela, noski, Euskalerriari lotu.
Eragozpenak eta trabak izan dituzte, batez ere La Puebla de Arganzon`ekoak, euren itza ateratzeko.
Gero ere pakean ez die utzi goiko jendeak.
TREBIÑO, TREBIÑO, zure erreka bazterretatik kendu dizkizute errezalak, pagoak eta aritzak; baiña zure mendi sabeletatik sortuko dira pagoak, aritzak eta beste zugaitzak.
Arnas berri, bizi berri ta erri berri sortuko da.
Nork erriaren arnasa ta bizia galerazi?.
TREBIÑO Araba da.